KOMIKIAREN BEREZKO NARRAZIOA I -BINETAK-. Plano zinematografikoaren kidea da. Bineta bakoitza narrazioaren denbora- eta espazio-unitate bat da. Estatikoa.

Slides:



Advertisements
Similar presentations
Ulermenezko Irakurketa NIE, 2008/10/01. Ulermenezko irakurketa Konpetentzia lortzeko Lau azpi konpetentziak Identifikatu – Gogoratu Interpretatu Antolatu.
Advertisements

PHPWebquest bat sortzeko tutoriala Maite Goñi. Klikatu Webquestak, eskuineko zutabean.
by Louis Armstrong and Kenny G from the album Classics in the Key of G ENJOY Gozatu ezazu. Disfrútalo. Oharra: Ondo ikusteko eta entzuteko sakatu Presentación.
Zenbaki osoen (Z) batuketa Positiboak eta negatiboak.
FUTBOLA. NOLA JOLASTEN DA? BI EKIPO BEHAR DIRA. EKIPO BAKOITZEAN 11 JOKALARI BEHAR DIRA. HORIETAKO BAT ATEZAINA DA. KONTRAKO ATEAN GOL GEHIEN SARTZEN.
ZUZENDUTAKO JARDUERA DINAMIKOETAN ZER OINARRI HARTU BEHAR DIREN AINTZAT GORKA MUTUBERRIA RAÚL SANCHÉZ.
KATALOGOAN ERA ASKOTAKO PRODUKTUAK AURKITUKO DITUZU:
Zein dira izaki bizidunen funtzioak? Zein dira bizitzaren ezaugarri nagusiak diren funtzio espezifiko horiek?
Lau kandela piztu bare-bare erretzen ari ziren. Kandelen arteko elkarrizketaren zurrumurrua baizik ez zen entzuten.
JUUL 2012 LIBURU eta ILUSTRATZAILE BOZKATUENAK
GERTAKIZUNAK AZTERTZEN Gertakizun baten inguruko txosten bat prestatzeko gida.
Lan hau Batxilergoko ikasleei zuzenduta dago
KOMIKIAREN BEREZKO NARRAZIOA II ENKOADRAKETAK, IKUSANGELUAK ETA FORMATUA.
BARANDIARAN, J.M.:"El Mundo en la Mente Popular Vasca"
2. GAIA: TEORIA KUANTIKOAREN SARRERA “Helburua ez da ikustea beste inork ikusi ez duena, baizik eta pentsatzea beste inork pentsatu ez duena guztiek ikusten.
3. GAIA: DIMENTSIO BAKARREKO POTENTZIALAK “An expert is a man who has made all the mistakes which can be made in a very narrow field.” N. Bohr ( )
Kalkulatu hurrengo puntuetatik pasatzen den interpolazio- polinomioaren zero bat: Interpolazio-polinomioa honelakoa izango da:
KONPOSIZIOA ARGAZKIGINTZA 4. UNITATEA Fernando Bustillo Maestro
TXANOGORRITXO Irantzu Iruarrizaga Irantzu Iruarrizaga Raquel García Raquel García Atzerriko Hizkuntza 3. maila.
Askotan, burbuiletan sartuta bizi gara Errealitatea lausotua iristen zaigu.
HARRY BALL Gure lagun ingelesa. Harry Harry Donostian jaio zen urtean. Gurasoak ingelesak ditu, ama Diana Lindsay izenekoa eta aita Philip Ball.
Digital natives and the role of ICT for professional development of teacher UPV/EHU Unversity of the Basque Country VirEval Assesment of Virtual Education.
Bidean Gurutzerantz Michel Quoist Ayúdame a compartir ~ M.E.I.
JARDUERA: Britainia Handiko Eskultorea. Jane Hamilton Britainia Handiko eskultore baten biografia emango zaie ikasleei ingelesez, eta hori irakurri ostean,
MISIOETARAKO BILBAO, DONOSTIA ETA GASTEIZKO ORDEZKARITZAK.
A U R K I B I D E A 70eko HAMARKADAKO MUSIKARIAK ETA MUSIKA-TALDEAK: ITOIZ, PANTXOA ETA PEIO, IMANOL LARZABAL 1- ITOIZ ( or.) Biografia eta galdetegia.
AZTI INFORMACIÓN PRÁCTICA. INFORMAZIO ERABILGARRIA. PRACTICAL MATTERS UNIDAD DE INVESTIGACIÓN ALIMENTARIA ELIKAGAIEN IKERKETA SAILA FOOD RESEARCH.
TXINAKO INFORMAZIOA. TXINA Munduko herrialderik kutsakorrena da. Txina asiar kontinentean dago. Mongolia, Ipar korea, Hego korea, Birmania, India, Laos,
Datu-komunikazio sareak Internet: Hedapen Zabaleko Sareen (WAN) elkargune publikoa. Red: Datuak konpartitzeko zerbitzuak eskaintzeko komunikatutako konputagailu.
Softwarea Aplikazioak.
IKASTAROA BIDEO AHOLKUAK BIDEOAK IKUSGARRI
ORDENAGAILUA: Informazioa erabiltzeko eta kudeatzeko diseinatuta dagoen makina elektroniko digitala.
AUTONOMIA ETETEA GIZARTE ESKU-HARTZEAN
Hizkuntzak irakatsi eta ikasteko markoa EAEn
MAKROEKONOMIAREKIN JOLASEAN
SENDAGAI BIOSIMILARRAK: kontzeptuak argitzen 24 liburukia, 3zk
ONKOGENESIA NEOPLASIEN PATOGENIA.
Betiereko zoriona Hil huni otoi eman Jauna Eternal happiness
Hizkuntza Komunikaziorako gaitasuna: Metodologia eta Ebaluazioa.
Abiadura handiko konputazioa
INTOXIKAZIOAK Santi Mintegi
PROGRAMAZIOGINTZAREN ESANGURAK (3 Gaia)
Donostia Ospitalea, Obstetrizia eta Ginekologiako zerbitzua
HIZKUNTZAK ETA ARLO EDUKIAK IKASTEKO METODOLOGIA:
Esnearen AZTARNA EKOLOGIKOA
nola idatzi, nola irakurri eta nola jokatu
2. GAIA: ELEMENTUAK ETA KONPOSATU KIMIKOAK
Batxilergoko matematikan konpetentzia digitala lantzeko proposamen bat
R. Arruabarrena LSI - UPV/EHU
2. GAIA: Ahots Parametrizazioa
Alazne Elejalde Iñigo Martin 2.B
ARIKETA FISIKOA OSASUNERAKO
Ikaskuntzaren konoa (Edgar Dale)
Diziplinarteko ikuspegia
5. Memoriaren Kontsistentzia Konputagailu Paraleloetan
SEGURTASUNEZ ETA KALITATE ONEAN... LAN EGIN
EZAGUTZARI BURUZKO TEORIA: IDEALISMO TRASZENDENTALA
Eskaintza eta eskaria Copyright © 2001 by Harcourt, Inc. Maite Goñik euskarara itzulia (irakaskuntzan erabilia izateko)
ARIKETA FISIKOA OSASUNERAKO
GEOMETRIA IRAKASLEA: Itziar Elguezabal
Betiereko zoriona Hil huni otoi eman Jauna Eternal happiness
II. ATALA: Estatistika Deskribatzailea. Aldagai bakarreko Estatistika
Eleberriak idazteko bide berri baten sendotzea.
MIGRAINAREN TRATAMENDUA 26 Lib, 9 zk. 2018
SEOaren garrantzia irakurle eta erosle euskaldunen nahiak internet bidez asetzeko Egoitz Goikoetxea elcorreo.com-eko SEO teknikaria.
Realizado: Kepa Bengoetxea
elikagaien AZTARNA EKOLOGIKOA
GALDERAK ETA ERANTZUNAK
Liburutegia Bibliografia:
Metodologia Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamenduan
Presentation transcript:

KOMIKIAREN BEREZKO NARRAZIOA I -BINETAK-

Plano zinematografikoaren kidea da. Bineta bakoitza narrazioaren denbora- eta espazio-unitate bat da. Estatikoa da marrazkia delako, baina, nola irakurtzen den, denbora-dimentsioa har dezake. Komikiak, hizkuntza idatzia bezala, ezkerretik eskuinera eta goitik behera irakurtzen dira, eta binetak, era berean, ezkerretik eskuinera eta goitik behera. Inguruko lerroak mugatzen du bineta, eta barnean irudi eta testuak daude. Haren FORMATUA eta TAMAINA modu askotakoa izan daiteke. BINETA o BINETA MOTAK o BINETEN ARTEKO ESPAZIOA o ESPAZIOA ETA DENBORA BINETETAN o BINETEN BANAKETA o BINETEN MUNTAKETA

Binetaren TAMAINA eta ekintza-denbora elkarri lotuta doaz: o Bineta txikiak denbora laburra adierazten du. o Bineta txikiak errepikatzeak erritmo azkarra adierazten du. o Tamaina handiko binetak astiro irakurtzera gonbidatzen du, eta denbora geldiarazten du.  BINETA ITXIAK/IREKIAK - ITXIAK: Alde guztietatik daude itxita. Hori, zinemak egiten duen bezala, ikuspegi bakarra eta itxia eman nahi denean erabiltzen da. Komikiaren ohiko bineta angeluzuzena da, baina milaka forma ezberdin har ditzake: biribila, triangeluarra, ertz biribilekoa, etab. o BINETA MOTAK

BINETA ITXIAK

ERTZ BIRIBILEKO BINETA ITXIAK

FORMA IRREGULARREKO BINETA ITXIAK

-IREKIAK : Ez dute mugarik, eta oso efektu interesgarri eta bilatuak eskaintzen dituzte. Alde batetik, marrazkiak ertzak gainditzen baditu, espazio bukaezinaren sentsazioa sor dezake; eta bestetik, marrazkia hutsean zintzilik badago, denboratik kanpo dagoela emango du, narrazioaren denboratik at.

 BINETA ORTOGONALAK/DIAGONALAK -ORTOGONALAK: Orrialdearen planoarekiko angelu zuzenak dira, eta laukizuzenak edo karratuak izan daitezke. Egonkorrak dira, eta askotan erabiltzen dira. EGUN ON

-DIAGONALAK: Alde batzuk diagonalean daude; beraz, trapezio edo erronbo forma hartzen dute. Mugimendu-sentsazioa lortzeko erabiltzen dira, edo irudi asaldagarriak sortzeko.

KANPOKO BINETAK/ BARNEKO BINETAK -KANPOKO BINETAK: Orrialdearen ertzek edo bineten arteko kaleek bereizten dituzten binetak dira. -BARNEKO BINETAK: Bineta handiago batean sartuta dauden binetak dira. Aldi berean gertatzen ari den gertakizun edo xehetasunen bat kontatzeko erabiltzen dira.

Batzuetan, binetaren markoa eta kanpoko espazioa elementu apaingarri gisa erabiltzen dira, funtzio bisual hutsarekin. Askotan, baliabide hori istorioaren egoera edo une bereziak girotzeko erabiliko da (adibidez, telebistako iragarki bat). Dena den, bineta mota honekin kontuz ibili beharra dago. Ez da komeni marrazkia gehiegi apaintzea, kontakizunaren ulermena kolokan jar daitekeelako. Istorioa ez bada ulertzen, ez da beteko gure komikiaren funtzioa.  DEKORAZIO-BINETAK

 BINETA APURTUAK Zenbait marrazkitan, helburu estetikoa dute, eta mugimendua adierazteko ere baliagarriak dira. Nolabait esateko, marrazkiaren zati bat “binetatik” ateratzen da. Bineta “apurtua” agertzen bazaigu ere, binetak antolatzen laguntzen digu, eta dinamismoa ere ematen dio gure komikiari. Sarritan, ekintza-komikietan erabili ohi da baliabide hau.

 BINETA PSIKOLOGIKOAK Batzuetan, binetak irakurleengan sentsazio jakin bat transmititzeko erabiltzen dira. Hortaz, forma berezia hartzen dute. Horrek konposizio bitxiak sortzen ditu, baina baita indar handikoak ere, eta irakurlea argumentuan buru-belarri sartzen du. Kasu horietan ere, kontuz ibili beharra dago bineten irakurketaren ordenarekin.

o BINETEN ARTEKO ESPAZIOA Zenbait komiki-estilotan, orrialdearen hondoa –bineten arteko kaleak- espazio edo une desberdinak adierazteko erabiltzen da. Askotan, iragana –f lashbacka – adierazteko, hondoa beltzez margotzen da. Baliabide hori manga-komikietatik hartua da. Batzuetan, marrazkiaren zati bat hondoaren alde batera, edo guztietara, zabaltzen da, eta gainerako binetak bineta horren barnean daudela ematen du.

Bineten arteko espazioa beltzez margotzea oso baliabide egokia izan daiteke iragana adierazteko –flashbacka –.

Bineta nagusi baten marrazkiak hondoan zehar luza daitezke.

o ESPAZIOA ETA DENBORA BINETETAN Komikiaren lengoaian, oinarrizko gauza da ESPAZIOA eta DENBORA adierazten jakitea. Zer kontatu nahi dugun, lehendabizi binetaren forma landuko dugu, eta ondoren orrialdearen konposizioa. Horrekin, DENBORA eta ESPAZIO sentsazioak islatzen saiatuko gara. Argi dago BINETA ESPAZIOAREN ideia bat dela, errealitatearen zati bat islatzen dugulako. Horrekin lotuta, funtsezkoa da BINETEN ARTEKO TRANTSIZIOAK ondo egitea. BAINA, NOLA EGIN ONDO?  Bineten arteko trantsizioa PIXKANAKA egin beharra dago, aldaketa bortitzak zorabiatu egiten baitu irakurlea.

 MUGIMENDU-SENTSAZIOA lortu behar dugu, nahiz eta irudi geldoak erabili. Inpresio hori lortzeko, bineta bakoitzak beharrezko informazio grafikoa izan behar du, irakurlearen irudimenak bineten arteko hutsuneak “bete” ditzan.

Binetak irakurtzeko, denbora fisikoa eta denbora psikologikoa ere behar dugu. Zertan datza DENBORA PSIKOLOGIKO hori?  BINETAREN TAMAINA ETA FORMA: LEHENAGO irakurtzen da BINETA TXIKI BAT HANDI BAT baino. Irakurtzean, denbora gehiago ematen dugu horizontalki luzatuta dagoen bineta batekin bertikalki luzatuta dagoen beste batekin baino  INFORMAZIO BISUALA: LEHENAGO irakurriko dugu MARRAZKI GUTXI dituen bineta xehetasun ugari dituena baino.  TESTU-INFORMAZIOA: LEHENAGO irakurriko dugu TESTU GUTXIKO BINETA, testu asko duena baino. Binetak irakurtzeko, denbora fisikoaz gain denbora psikologikoa ere behar dugu. Zertan datza DENBORA PSIKOLOGIKO hori?

o BINETEN MUNTAKETA Ondo jakin behar da binetak elkarrekin nola artikulatu kontaketa eraikitzeko. Muntaketa elkarren artean artikulaturiko binetak hautatzea da, narrazioa eta irakurketa-erritmo egokia sortzeko. Bineta bakoitzak denbora une bat irudikatzen du, baina artifizialki mugarritzen du denboraren fluxua. Iraupena duen unea da. Hori dela eta, bineta-jauzi bakoitzean denbora-elipsiak izaten dira, hots, bitarteko une batzuk kendu egiten dira. Zineman bezala, bi modutara muntatu ditzakegu binetak: 1.Muntaketa linealak gertakarien progresio kronologikoa egiten du. 2.Muntaketa paraleloak aldi berean baina espazio ezberdinetan gertatzen diren ekintzak txandaka erakusten ditu.

BINETEN MUNTAKETA: bi bineta horien muntaketari esker, narrazioak aurrera egiten du kokatzeko balio duen plano orokor batetik pertsonaiak aurkezten dituen planora. Bunbuiloak dira lotura. Lehenengo binetak kartel bat dakar, ekintzaren espazioa eta denbora kokatzen laguntzen duena. Bigarrenak testu-bunbuilo etena du, irratsaioetan oso erabilia.

Espazioa eta denbora artikulatzeko zenbait baliabide 1. Zenbait denbora-tarte ez agertzea edo ezabatzea, istorioak bizitasun handiagoa izan dezan. 2. Flash backa: denboran atzera jotzen da istoriorako iraganeko zati garrantzitsu bat gogorarazteko. 3. Flash forwarda: geroari aurrea hartzea edo denbora errealean gertatzen ez diren etorkizuneko jazoerak agertzea. 4. Aldi berean baina toki desberdinetan gertatzen diren ekintzak aurkeztea, muntaketa paraleloa erabiliz. 5. Pertsonaien ikuspuntuak.

Haddock kapitainak ibilaldian zehar izan duen bilakaera erakusten du argi eta garbi Tintin Tibeten albumeko hiru bineten muntaketa horrek. Sekuentzian ikusten denez, lagunek aurrera egiten dute eta hura gero eta nekatuago dago. Hasieran, oinez eta txistuka doala ikusten dugu (musika-notaz beteta dagoen bunbuiloak erakusten duenez), taldearen aurreko aldean. Hergek enkoadraketa bera erabiltzen du hiru binetetan, baina atzeko aldea aldatu egiten da, bidearen une ezberdinak irudikatzen baititu. Eta Haddockek enkoadraketa berean hiru toki hartzen dituela ikusten dugu: aurrean, erdian eta atzean. Estuak baina luzeak diren planoen tamainak denbora luzea igaro dela iradokitzen du. Azken batean, gorputzen mugimendua (oinezkoen ordena) eta objektuen segida (paisaia-aldaketak) oso eraginkorrak dira denboraren joana adierazteko.

IRAUTEN DUEN UNE BAT DA BINETA BAKOITZA. Bineta bakoitzak denbora-une bat irudikatzen du, baina artifizialki mugarritzen du denboraren fluxua. Hori dela eta, bineta-jauzi bakoitzean denbora-elipsi txiki bat dago, hots, bitarteko une batzuk kendu egiten dira ulertzeko modua galarazi gabe. Adibidez… Carlos Pinto marrazkilari argentinarraren bineta horietan, artikulazio horrek denboraren joana erakusten digu: klima-aldaketak pertsonaiarekin batera doaz. Bineta bakoitzak une jakin bat erakusten du: zerua lainotu da, euri-jasa hasi du, eta azkenean tximista erori da. Bineten artikulazioak modu linealean erakusten du ekaitza gertatzen den denbora.

BINETAREN ARTIKULAZIO ZINEMATOGRAFIKOA. Espazio karratu batek tamaina desberdineko hiru bineta hartzen ditu. Neska ustekabean agertzean mutilak zer-nolako harridura eta urduritasuna duen transmititu nahi digu autoreak. Irakurketa-ordenari jarraituz, erdiko planoa da lehenengo bineta, eta pertsonaiak elkartzen diren unea erakusten du. Autoreak ekintzaren testuingurua erakusten digu. Mutilaren harridura-begien xehetasun-plano bat da bigarren bineta. Eta hirugarrena mutilak, urduritasunak jota, duen baldar unearen xehetasun-plano bat: edalontzia jo eta bota egin du. Autoreak, gainera, edalontziak mahaian jotzean ateratzen duen hotsaren onomatopeia jarri du, baita eroritako edalontziaren lerro zinetikoak ere. Bineten artikulazio horrek mutilaren aldartearen eta horren ondorioen bi plano deskribatzen dizkigu. Xehetasun-planoak txikiagoak dira, eta nagusiaren mende daude. Ekintzen aldiberekotasuna adierazi nahi da horrela. KAIXO PEDRO KAIXO

o BINETEN BANAKETA Lortu nahi dugun efektuaren arabera antolatu eta ordenatuko ditugu binetak.  BANAKETA ERREGULARRA Komikigintzan, erabilienak dira. Banaketa erregularra lasaitasuna adierazteko erabiltzen da, edo binetak testu edo elkarrizketa asko dituenean. Banaketa erregularrak, normalki, bineten kopuruaren arabera izendatzen dira: lehendabizi, zutabe-kopurua aipatzen da, eta ondoren, ilara-kopurua. Bi mota desberdin egon daitezke: SIMETRIKOA EDO ASIMETRIKOA 1. SIMETRIKOA Sinpleena da, orrialdea tamaina berdineko laukitan banatzen duelako, baina oso estatikoa ere bada.

BANAKETA SIMETRIKOA

2.ASIMETRIKOA Gehien erabiltzen dena. Horrelako banaketa aukeratzen bada, ekintzaren erritmoa, ikus-erritmoa, kontrolatu behar da, esan nahi denarekin bat etor dadin.

 BANAKETA IRREGULARRA Forma bitxiak edo batzuetan zutaberik eta ilararik ez dutenak dira banaketa irregularreko binetak. Horrela antolatuta dauden orrialdeak ekintza-eszenak edo deskripzioak islatzeko erabili ohi dira. Batzuetan istorioaren argumentuari grafikoki laguntzeko erabiltzen dira.