Orio nahiko herri txikia da, baina gauza pila dauzka: Oribazar eta Antillako hondartzak, Kukuarri mendia, Altxerriko kobazuloak, kirol portua, futbol zelai.

Slides:



Advertisements
Similar presentations
PHPWebquest bat sortzeko tutoriala Maite Goñi. Klikatu Webquestak, eskuineko zutabean.
Advertisements

by Louis Armstrong and Kenny G from the album Classics in the Key of G ENJOY Gozatu ezazu. Disfrútalo. Oharra: Ondo ikusteko eta entzuteko sakatu Presentación.
Zenbaki osoen (Z) batuketa Positiboak eta negatiboak.
Classroom Bill of Rights
Reagan/Clinton Compare/Contrast Essay. I. Reagan and Clinton both argue... but... A.Reagan argues B.Clinton argues.
KJ 454 : “ INDAHNYA SAAT YANG TEDUH ” Syair: William Walford (1842) Terjemahan: Yamuger (1982) Lagu: William Batchelder Bradbury (1859)
Kaixo ! Irudiaren gainean sakatzean hitz bat entzungo duzu. Jarraian, hitz hori silabaka idatzi beharko duzu. IDATZI: bokalak - h - m - t - k - b - d.
FUTBOLA. NOLA JOLASTEN DA? BI EKIPO BEHAR DIRA. EKIPO BAKOITZEAN 11 JOKALARI BEHAR DIRA. HORIETAKO BAT ATEZAINA DA. KONTRAKO ATEAN GOL GEHIEN SARTZEN.
MMT Real Madrid Gran Canaria 2014 Blancos de Rueda Valladolid Bizkaia Bilbao Basket Regal F.C. Barcelona Caja Laboral Baskonia DKV Joventut Power Electronics.
NKB 049 : “ TUHAN YANG PEGANG ” Syair dan Lagu: Ira F. Stanphill (1914- ) Terjemahan: K. P. Nugroho ( )
Gerra zibila Errepublikatik gerra zibilera Gerra zibila Euskal Herrian Gerra zibila Lea Artibain.
DIABETES-KONTRAKO MEDIKAMENTU BERRIAK: ARGI-ILUNAK 22 Liburukia; 6 zk, 2014.
NKB 120 : “ TIADA LAIN LANDASANKU ” Syair: Edward Mote 1834 ( ) Terjemahan: Lembaga Literatur Baptis Lagu: William B. Bradbury ( )
ADINEKO PAZIENTEAREN ASALDURAREN MANEIUA 22. lib., 10. zk
KILIKIAK 2008KO IHAUTERIAK EGILEA: elixabete ansa otermin ESKOLA: ORKOIENGO SAN MIGEL IP.
KATALOGOAN ERA ASKOTAKO PRODUKTUAK AURKITUKO DITUZU:
LIPIDOAK ARRISKU KARDIOBASKULARREN FAKTORE: TRATAMENDU FARMAKOLOGIKOA 22 LIBURUKIA 7 Zk 2014.
Lau kandela piztu bare-bare erretzen ari ziren. Kandelen arteko elkarrizketaren zurrumurrua baizik ez zen entzuten.
Universal Data Collection (UDC) Mapping Project
I.1 ii.2 iii.3 iv.4 1+1=. i.1 ii.2 iii.3 iv.4 1+1=
I.1 ii.2 iii.3 iv.4 1+1=. i.1 ii.2 iii.3 iv.4 1+1=

KOMIKIAREN BEREZKO NARRAZIOA I -BINETAK-. Plano zinematografikoaren kidea da. Bineta bakoitza narrazioaren denbora- eta espazio-unitate bat da. Estatikoa.
TXANOGORRITXO Irantzu Iruarrizaga Irantzu Iruarrizaga Raquel García Raquel García Atzerriko Hizkuntza 3. maila.
EBALUAZIO DIAGNOSTIKOAREN EREDU BERRIA. Zer landuko dugu gaur? Aldaketen helburuak Bost aldaketa nagusi Egitura orokorra Ebaluazio diagnostikoaren eredu.
J. M. Gonzalez Aramendi MD. PhD Servicios Médicos / Osasun Serbitzuak LEHEN LAGUNTZA ESKULIBURUA Gipuzkoako Futbol Federazioa – Federación Guipuzcoana.
EHULKUren aholkuaBAILITZAN, BAILUEN 1 tankerako esapideak.
Askotan, burbuiletan sartuta bizi gara Errealitatea lausotua iristen zaigu.
HARRY BALL Gure lagun ingelesa. Harry Harry Donostian jaio zen urtean. Gurasoak ingelesak ditu, ama Diana Lindsay izenekoa eta aita Philip Ball.
Roman Numerals. The Numbers I-1 II-2 III-3 IV-4 V-5 VI-6 VII-7 VIII-8 IX-9 X-10 C-100 D-500 M-1000.
Digital natives and the role of ICT for professional development of teacher UPV/EHU Unversity of the Basque Country VirEval Assesment of Virtual Education.
Bidean Gurutzerantz Michel Quoist Ayúdame a compartir ~ M.E.I.
GOT SCIENCE? ESSENTIAL QUESTION The essential question for this unit is: How do all of the components of a science fair project relate?
MISIOETARAKO BILBAO, DONOSTIA ETA GASTEIZKO ORDEZKARITZAK.
TITLES OF THE HOLY SPIRIT TEXT: Ephesians 1:13,14.
Going On To Maturity Unit Four: Living as the People of God.
An outline is useful to organize your information You put this information in categories You use various symbols to organize your information For main.
Copyright 2013, 2010, 2007, Pearson, Education, Inc. Section 2.4 Venn Diagrams with Three Sets and Verification of Equality of Sets.
0 GIZARTE ZERBITZUAK 2006eko Aurrekontuak.. 1 Gizarte Zerbitzuetako aurrekontu osoa € koa da.
Лучевая диагностика заболеваний пищевого канала
TXINAKO INFORMAZIOA. TXINA Munduko herrialderik kutsakorrena da. Txina asiar kontinentean dago. Mongolia, Ipar korea, Hego korea, Birmania, India, Laos,
ПОРТФОЛИО профессиональной деятельности Белово 2015 Таюшовой Натальи Борисовны Преподавателя дисциплин «Химия», «Биология»
DEPARTMENT OF ECONOMICS TIME TABLE Sign II III IV V VI VII
Plenary: rules of indices
Betiereko zoriona Hil huni otoi eman Jauna Eternal happiness
FP1 Matrices Introduction
Flow diagrams (i) (ii) (iii) x – Example
3. Old Brain I III II V IV VII VI VIII IX X XII XI
Bellwork When was the FFA founded?.
nola idatzi, nola irakurri eta nola jokatu
ОПШТИНА КУРШУМЛИЈА.
Tweet summary of article I
Ikaskuntzaren konoa (Edgar Dale)
EUSKAL HERRIA BASQUE COUNTRY
Unit 9; Civil Rights and Civil Liberties
Monetary Bulletin 2009/4 Powerpoint charts.
Monetary Bulletin 2010/4 Powerpoint charts from Economic and monetary developments and prospects.
ОПЕРАТИВНА ПРОГРАМА “ИНОВАЦИИ И КОНКУРЕНТОСПОСОБНОСТ“ „Подобряване на производствения капацитет в МСП“
الأَوزانُ Verb Forms Happy Land for Islamic Teachings.
Index Notation Sunday, 24 February 2019.
УВС АЙМГИЙН НИЙГЭМ ЭДИЙН
Solving Equations 3x+7 –7 13 –7 =.
SEOaren garrantzia irakurle eta erosle euskaldunen nahiak internet bidez asetzeko Egoitz Goikoetxea elcorreo.com-eko SEO teknikaria.
GLANDS OF THE ENDOCRINE SYSTEM
Monetary Bulletin 2010/2 Powerpoint charts from Economic and monetary developments and prospects.
HUMAN RESOURCES MANAGEMENT
Monetary Bulletin 2009/2 Powerpoint charts.
Review Summary 29 elements achieved by courses
I  Linear and Logical Pulse II  Instruments Standard Ch 17 GK I  Linear and Logical Pulse II  Instruments Standard III  Application.
8 Core Steps of success: I.Step:1 : DREAM SETTING: II. Step: 2 : LIST MAKING : IV. Step: 4 : SHOW THE PLAN: III. Step: 3 : INVITATION: V. Step: 5 : FOLLOW.
Presentation transcript:

Orio nahiko herri txikia da, baina gauza pila dauzka: Oribazar eta Antillako hondartzak, Kukuarri mendia, Altxerriko kobazuloak, kirol portua, futbol zelai ederra Oriokon jolasten dugunok entrenatzeko, baina guri gauza bat gustatzen zaigu bereziki, txikia denez kalean zehar bakarrik ibiltzen gara lasai lasai. Gainera jende ospetsu asko eman dituen herria da. Ezagunak egingo zaizkizue besteen artean Oteiza, Benito Lertxundi, Andu Lertxundi, Iñaki Gurrutxaga, Korta, Gozategi anaiak….

Orio: Orio Gipuzkoako kostaldeko herria da, Urola Kosta eskualdekoa ean biztanle zituen. Mugakideak: Iparraldean Kantauri itsasoa, mendebaldean Aia eta haratago Zarautz, ekialdean Usurbil eta Donostia eta hegoaldean Aia. KOORDENATUAK: I 2-13-M Bizkaiko Golkoan hegoaldeena dagoen herria.

Orio herri bezala sortu aurretik Donostiako zati bat zen. Garai hartan Orion bizi ziren biztanleak oso gutxi ziren eta San Nicolás de Bari elizaren inguruan bizi ziren. Oriotarrek, beren herria sortu nahian, Juan I. erregeari baimena eskatu zioten herria izateko. 1379ko uztailaren 12an Orio herri bilakatu zen, erregeak hiri-gutuna eman baitzion. “Orio”edo”uriok” ura dagoen lekua esan nahi du urteetan inguruko harrobietatik ateratako burdinaz betetako itsasonziak Oria ibaian barrena ibilzen ziren.

urteetan herrian bertan eta Oria ibaian zehar ontziola ugari zeuden, bertan ontziak egiten zituzten arranzarako nahiz merkatarizan jarduteko. Europako lurraldeetara bertako produktuak garraiatzen ziren eta kanpoko produktuak ekartzen ziren; horrela jarduten zuten merkataritzan. Arrantzan ere aritzen ziren bai Kantaurin baina baita urrunagoko itsasoetan ere urteetan krisia egon zen garai latz batean murgildu zen Orioko herria beste herrien antzera. Ontziak egiteko materiala ez zegoen aurreko urteetan zuhaitz asko erabili baitziren. Ez zegoen guztientzat lana. Merkataritza arriskutsu bihurtu zen gerrak zirela eta. Baleak asko gutxitu ziren gehiegi arrantzatu zirelako. Biztanleei jaten eman zien lanbide nagusia nekazaritza izan zen urteetan lantegi txikiak sortu ziren: zeramika, arrain kontserba lantegia, altzari lantegia, jostunak, alpargatagileak...

Sanpedroak ekainaren 29an eta Sanikolasak abenduaren 6an. Sanikolasetan jende ugari egoten da eta sanpedrotan berriz jende gutxi. Sanikolas festak Orioko patroiarengatik ospatzen dira eta Sanpedroak, berriz, arrantzaleengatik. Ospakizun gehiago egoten dira: San Martin auzoko festak : azaroaren 11an ospatzen dira. Herriko baserritarren festa izaten da eta tradizio handikoa da. Bisiguaren eguna :ekaineko hirugarren igandean izaten da. Lehiaketa bat antolatzen da herriko parrileroen arten. - Bordeleko ardoaren azoka : Maiatzaren 7eta 8an urtea geroztik Orio Frantzian bordel inguruan dagoen Saintciers sur Girende herriarekin senidetuta dago. Senidetza honen ondorioz eta urtea geroztik azoka ospatzen da. Jendea, bordeleko ardoa dastatzeko aukera izaten dute.

-1901eko maiatzaren 14an Orioko arrantzaleek euskal arrazako azken balea harrapatu zuten, Kantauriko balea franka izenekoa. Hori dela eta bost urtez behin maiatzaren hamalauan balearen eguna ospatzen da. Jende asko egoten da. Balea harrapatzen duten bitartean nahi duena baserritarrez jantzita kalejiran joaten da plazaraino. Gero aspaldian gertatuta bezala antzerkia egiten dute eta oso ondo pasatzen dugu. Artisau azoka : abuztuko lehenengo igandean Estropadak: - Orioko ikurrina: Abuztuko azkenengo igandean - Arraun mugikorra. Orio Nazioarteko Estropada Maiatzaren 7an.

Orain hamar urte baino bapore gutxiago dago. Gogorra da arrantzaleen bizitza, eta behera egin du. Oraindik, hala ere, herri arrantzalea da. Herriko plazaren parean lotuta egoten dira baporeak. Bederatzi ontzi daude bertan eta 133 pertsona aritzen dira lanean. Otsaila aldean hasten dute denboraldia arrantzaleek eta antxoetan jarduten dute nagusiki, astelenehetik ostiralera ibiltzen dira itsasoan.

Uztaila hasieran, Orioko San Pedro festak eta gero, kainabera hartu eta atunak harrapatzeari ekiten diote arrantzaleek. Urrutira joaten dira eta hogei bat eguneko mareak egiten dituzte itsasoan. Lehorrera bueltatzen direnean egun bat baino ez dute izaten lagun eta familiakoekin egoteko, hurrego egunean berriz itsasoratzen baitira. Abendura arte ibiltzen dira atunetan. Baxurako baporez gainera baporetxo txiki asko dago Orion eta txipiroietara joaten dira. Beste asko arrain txikitara ateratzen dira: panekak, dontzeilak, itsas-kabrak.... Eta ibaian bertan geratzen dira beste batzuk, neguko gau hotzetan, angulak harrapatzeko asmoz.

BALEA--- Orioko arrantzaleak urte askotan Ternuaraino (Kanada) joaten ziren bakailaoa eta inguru haietako baleak arrantzatzera ere. Ekainetik urtarrilera ibiltzen ziren lurralde urrun haietan. Itsasontzietan 80 lagun aritzen ziren lanean. Hemendik eramaten zituzten beharrezko zituzten materialak: bizitzeko etxeak egiteko zurak, txalupak, labeak egiteko materiala, edariak, armak... Orion ere urtean balea agertu zen eta mutilak.ausartu ziren balea harrapatzen eta hemen kantuan Benito Lertxundik kontatzen du orduan gertatutakoa:

I Mila bederatzieun da lenengo urtian Maiatzaren hamalau garren egunian Orioko herriko barraren aurrian. Balia agertu zan beatzik aldian. II Haundia ba zan ere azkarra ibilian. Bueltaka han zebilen juan da etorrian. Ondarra arrotuaz murgil igarian. Zorriak zeuzkan eta haiek bota nahian. III Ikusi zutenian hala zebilela beriala jun ziran treineruen bila. Arpoi ta dinamitak eta soka bila. Aguro ekartzeko etzan jende hila

IV Bost treinero juan ziran patroi banarekin. Mutil bizkor bikainak guztiz onarekin. Manuel Olaizola eta Loidirekin. Uranga, Atxaga ta Manterolarekin. V Baliak egindako salto ta marruak ziran izugarri ta ikaratzekuak atzera egin gabe ango arriskuak arpoiakin hil zuten han ziran hangoak. VI Bost txalupa jiran da erdian balia gizonak egin zuten bain nahiko pelia. Ikusi zutenian hila edo itoa legorretikan ba zan biba ta txaloa.

VII Hamabi metro luze gerria hamar lodi Buztan palak lau zabal albuetan pala bi. Ezpainetan bizarrak beste ilera bi orraziak bezala ain zeuzkan ederki. VIII Gorputzez zan mila ta berreun larrua. Beste berreun mingain ta tripa barruak. Gutxi janaz etzegon batere galdua. Tinako sei pezetan izan zan saldua. IX Gertatu bat jarri det egiaren alde. Hau horrela ez bada jendiari galde. Bihotzez pozturikan atsegintsu gaude. Gora oriotarrak esan bildur gabe.

Oria ibaia Oria ibaia garrantzi haundikoa da bai luzera baita emariagaitik ere. 66 kilometroko luzera du eta 7 ibaiadar dauzka. Bere ibaiadar nagusiak Agauntza, Amezketa, Araxes, Zelai, Urtsuaran, Asteasu eta Leitzaran dira. Zegaman jaio eta Segura, Olaberria, Beasain, Ordizia, Itsasondo, Legorreta, Ikaztegieta, Alegia, Tolosa, Anoeta, Irura, Villabona, Zizurkil, Aduna, Andoain, Lasarte-Oria eta Usurbildik igarotzen da Orion itsasoratzen delarik. Kutsadura handia jasan duen ibaia da, bere inguruan dagoen industria ugariaren erruz bereziki papergintzako industria. Azken urteetan berreskuratzen ari da piskanaka bada ere.