Download presentation
Presentation is loading. Please wait.
Published bySocorro Lina Modified over 10 years ago
2
Lau kandela piztu bare-bare erretzen ari ziren. Kandelen arteko elkarrizketaren zurrumurrua baizik ez zen entzuten.
3
Lehenengoak dio: BAKEA naiz ni! Hor dago nire argia, baina gizakiek ezin naute mantendu piztuta. Eta bere garra motelduz, erabat itzali zen.
4
Bigarrenak dio: FEDEA naiz ni! Zoritxarrez, alferrikakoa gizakientzat. Eurak ez dute entzun nahi Jainkoarenik; horregatik, zertarako jarraitu piztuta. Eta bere hitzak bukatzean, haize bolada batek inguratu zuen eta itzali egin zen.
5
Ahots apal eta itunez hitz egin zuen hirugarren kandelak: Ni MAITASUNA naiz! Ez dut pizturik jarraitzeko indarrik ere. Gizakiek baztertu egin naute; beren buruaz baizik ez dute pentsatzen; beren ingurukoak ere ahaztu egiten dituzte.... Eta bera ere itzali egin zen.
6
Bat-batean, neskatxo bat sartu zen lasterka eta hiru kandela itzaliak ikusita esan zuen: “Baina nola? Zuek pizturik egon behar duzue dena erre arte!”
7
Orduan, laugarren kandelak hitz egin zuen: “Ez ikaratu, neskato! Ni pizturik nagoen bitartean, beste hirurak pitz ditzakegu!” Orduan neskatoak ITXAROPENAren kandela eskuetan hartu eta piztu egin zituen itzalita zeudenak.
8
ITXAROPENAren kandela behin ere ez dadila itzal gure barruan
Similar presentations
© 2025 SlidePlayer.com. Inc.
All rights reserved.